Material en euskera

Pinchar en la imagen para agrandar
Aquí encontrarás el material que tradicionalmente se utiliza en las Javieradas traducido al euskera.









Xabieraldien  Idearioa
Xabieraldiak edo Xabierko ibilaldiakLas Javieradas o Marchas a Javier son una peregrinación del Pueblo de Dios convocada por el Arzobispo de Pamplona al Castillo de San Francisco Javier Patrono de las Misiones.Jainkoaren Herriak san Frantziskoren jaioterrira egiten dituen erromesaldiak dira eta Iruñeko Artzapezpikuak deituta egiten dira.
Son una vivencia personal con Cristo que es “Camino, Verdad y Vida” siguiendo el modelo de María como peregrina.         Kristorekiko bizipen pertsonala dira. Izan ere Kristo da "bidea, egia eta bizia". Maria da erromes guztien eredua.

Tres encuentros: Hiru topaketa

- con uno mismo, en soledad. – bakoitza bere buruarekin, bakardadean.
- con los demás y en Iglesia. – besteekin eta Elizan.
- con Dios: Origen, Compañero y Meta del Camino. – Jainkoarekin: Bera da Hasiera, Bidelagun eta  Helburu.

Tres momentos:  Hiru momentu

- La marcha desde el punto de origen hasta el castillo. – Ibilaldia Gazteluraino.
- El Vía Crucis desde Sangüesa a la explanada de Javier. -  Gurutze-bidea  Zangozatik Xabierrera, gurutze bat buru delarik.
Una cruz limpia y desnuda preside y recuerda el carácter - La Celebración de la Eucaristía presidida por el Obispo. - Eukaristiaren ospakizuna, Apezpikua buru delarik.

Diez valores permanentes de las Javieradas:Xabieraldien hamar balioak

- La oración en soledad y en Iglesia – Otoitza bakardadean eta Eliza-giroan
- La llamada a ser discípulo y misionero – Dizipulu eta Misiolari izateko deia
- El esfuerzo como expresión de sacrificio y entrega – Esfortzua, sakrifizio eta dedikazioaren adierazpen bezala
- La convivencia y la fiesta – Bizikidetza eta festa
- La alegría de compartir el camino – Bidean elkarkide izateko poza
- El gozo del Sacramento del Perdón y de la Eucaristía – Penitentziako et  Eukaristiako sakramentuen poza
- El sueño de un mundo sin fronteras – Mugarik gabeko mundu baten ametsa
- El compromiso solidario por la Justicia y la Paz – Justiziaren eta Bakearen aldeko konpromisoa  
- La acogida de Dios: sentido y destino de nuestras vidas - Jainkoaren onarpena, gure bitzaren hasiera eta azkena delarik
- San Francisco Javier: pasión por Cristo y entrega a los demás - San Frantzisko Xabier: Kristorekiko su eta zerbitzua.
Gurutze-Bidea  

I EGONALDIA
JESUS HILTZERA KONDENATUA
·        Jesus gaizkile bat bezala kondenatua!
·        Xabieraldia graziaren eta konbertsioaren bide da.
·        Orain ere kondenatzen dugu Jesus gure zabarkeria, nagikeria edo epeltasunagatik.
* Jesús es condenado como un malhechor.
II  EGONALDIA
JESUS GURUTZEA ERAMATEN
·        Jesus gurutzearen zamarekin gure bekatuengatik!
·        Gure historiaren erantzule, odol eta minez beteriko historiaren erantzule gara.
       *   Aitortza egiten dugunean, Kristorengan jartzen ditugu gure bekatuak eta Kristok bere bakea   ematen  digu.
* Jesús abraza la cruz con nuestros pecados.
III  EGONALDIA
JESUS LURREAN LEHENENGO ALDIZ
       * Jesús cae bajo el peso de los males de este mundo.* Jesus mundu honetako gaitza guztien zamapean!
·        Espiritu Santuak manten gaitzala, Jesusekin leialak izateagatik sufritzen dugunean.
·        Barka gaitzazu, Jauna,  gure kristau izatea ausarki ez agertzeagatik

IV EGONALDIA
JESUSEK BERE AMA IKUSTEN DU BIDEAN
·        Mariak adorez kontsolatu eta animatzen du Jesus.
·        Gure fedearen bidez animatu ditzakegu esperantzarik gabe bizi direnak munduan.
·        Gu ere prest egon gaitezela behartsuei laguntzeko Espiritu Santuaren indarrez.


* Con entereza María consuela y anima a Jesús. V  EGONALDIA
ZIRENEKO SIMON JESUSI LAGUNTZEN
·        Jesusek behar du beti gure laguntza Jainkoaren Erreinuko obra burutzeko.
·        Gure maitasunaren eta zerbitzuaren bitartez bideratzen dugu munduaren hobetzea.
·        Jesusen espirituaren bidez saia gaitez  Fedearen Elkartea gure Parrokian eraikitzen.

* Jesús necesita de nosotros para completar su obra del Reino de Dios.
VI  EGONALDIA
BERONIKAK AURPEGIA GARBITZEN DIO JESUSI
·        Ausarki arintzen du Beronikak Jesusen sufrimendua.
·        Gure bekatuak aitortuz, guk ere pozez betetzen dugu Jesus, gure salbazioa nahi duelarik beti.
Pobreei lagundu, abandonatuei lagun egin, adinekoen alde zerbait egin … dira Jesus pozten duten bide seguruak.
* Con valentía la Verónica alivia a Jesús.

VII  EGONALDIA
JESUS LURREAN BIGARREN ALDIZ
·        Sufrimenduz ahiturik, lurrera erortzen da berriro Jesus.
·        Kristauen hotzak eta nagitasunak, etsaien gorrotoak baino gehiago nahigabetzen du Jesus.
·        Iraunkor jarraitu behar dugu konbertsiorako bidean.
VIII  EGONALDIA 
JESUS JERUSALEMGO EMAKUMEAK KONTSOLATZEN
·        Jesusek bakarrik esan ditzake egiazko kontsolamendu eta esperantzarako hitzak.
·        Egiazko kristauak bakarrik, bere fede biziaren bidez, animatu ditzake esperantzarik gabe daudenak.
·        Jesusen egiazko jarraitzaile bakarra izan daiteke Ebanjelioaren testigu.

* Sólo Jesús en medio de sus tormentos puede dar palabras de consuelo y esperanza. IX  EGONALDIA  
JESUS LURREAN HIRUGARREN ALDIZ
·        Akiturik dago Jesús! Gaur egun ere sufritzen ari da biziki.
·        Hori bera gertatu dakiguke guri ere, nahiz eta besteen onerako eskaini bihotzez gure zerbitzua.
·        Baina egiazko fededunak bagara eta Jesusen jarraitzaile zintzo,  Espiritu Santuak mantenduko gaitu tinko.


* Extenuado, Jesús hoy en día también sufre hasta el límite. 
X  EGONALDIA  
BERE JANTZIAK KENTZEN DIZKIOTE JESUSI 
·        Denen aurrean biluzten dute Jesús,  berak aurka egin gabe.
·        Aurka egin gabe jarraitu behar diogu Jesusi guk ere, munduko grina eta irrikak gaindituz.
·        Izan gaitez Jesusen jarraitzaile eta testigu zintzo.

XI  EGONALDIA
JESUS GURUTZEAN JOSIA
·        Jainko Aitaren nahia betetzen du Jesusek, obediente izanik azkeneraino.
·         Askotan ez da erraza obeditzen. Baina kristau on bat beti saiatu  behar du Jainkoaren borondatea betetzen.
·        Gurasoekin eta arduradunekin esaneko izanik, etsenplu on bat ematen diogu kristauok munduari.

* Dócil hasta la muerte, Jesús cumple obediente la voluntad de su Padre.
XII  EGONALADIA
JESUS GURUTZEA HILTZEN DA
·        Isiltasun errespetagarrian pentsa dezagun gure salbazioko misterioan.
XIII  EGONALDIA
JESUSEN GORPUA AMA MARIAREN BESOETAN
*  Mariak Jainko Aitari eskaintzen dio opari bezala bere Semearen gorpua.
*  Eman diezaiogun guk ere gure bizitza guztia Jainko Aitari behartsuenen alde: pobreak, baztertuak, abandonatuak, desesperatuak.
*  Horrela, gure bizia besteen alde emanez, lortuko dugu betiko aintza eta zoriona.

XIV EGONALDIA
JESUS HILOBIRATUA
·        Gari-ale bezala hobiratua Jesus !
·        Besteen zebitzuaz bere bizia ematen duen kristaua ere  hobiratu egiten da nolabait, baina berpizteko esperantzak mantentzen du tinko.
·        Gure kristau bizitza Jainko Aitari eskaintzen diogu, Eukaristiaren bitartez  Jesusekin bat eginez.
.

GOAZEN  DENAK  XABIERRERA!

XABIERALDIETARAKO  ARGIBIDEAK

1.-  Parrokia  eta Ikastetxeetan aste batzuk lehenagotik GIRO EGOKIA soraraziko da   katekesi egoki baten bidez eta Xabieraldien programazioa ongi prestatuz.

2.- Garrantzitsua da TALDEAK  SORTZEA, talde bakoitzak arduradun bat duelarik. Komenigarria da ordutegiak aurretik seinalatzea eta otoitzak eta ekitaldiak programatzea.

3.- Mesedegarria da ERROMESALDIAREN  HASIERAN ekitaldi berezi bat egitea, erromesen bedeinkapena eta agurra barnean sartuz. Ekitaldi horretan, baita ere, eman erromesei penitentziako sakramentua hartzeko aukera.

4.- Xabieraldien EKITALDI  NAGUSIAK,  Zangozan hasten den Gurutze-bidea  eta Xabierren ospatzen den Meza dira. Jendeari gomendatu behar zaio Gurutze-bidean parte har dezala.

5.- GURUTZE-BIDEAN komeni da apaizak, apaiz bezala identifikagarriak izan daitezela konfesioak entzuteko. Xabierren, berriz, zenbat eta apaiz gehiago izan konfesatzeko, hobe.

6.- Eukaristiarako, apaizak basilikako kriptan jantzi eta aldarearen aurre-aurrean jarriko dira. “Gure Aita” otoitza hasten denean, ziborioak hartu eta, boluntarioen taldekoek lagundurik, aldez aurretik seinalatutako lekuetara joango dira.

___________________________________________

OT O I T Z A K

Erromesen  bedeinkapena

OTOITZA

         Jesus Jauna, zu erromes joan zinen aurreneko aldiz Nazaretetik Jerusalemgo  tenplura, gu denori erakusteko zeruko Aitaren borondatea betetzera etorri zinela. Bedeinka itzazu Xabierrera erromes doazen zure seme-alabok. Izan zaitez hauen bidelagun ibilaldi osoan, zure babesean bihotzberriturik irits daitezen  eta, Xabier bera bezala, Kristoren testigu zintzo izateko asmoz etxeratu daitezen. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

INBOKAZIOAK

-         + Jesu Kristok gida ditzala zuen pausoak bere graziaz eta bidelagun izan dezazuela Xabierrerako  zuen ibilaldian. Amen.
-         + Xabierko Ama Birjina Mariak gorde zaitzatela Xabierraldi honetan eta bere mantupean Xabierko gaztelura iristeko poza izan dezazuela. Amen.
-         + San Frantzisko Xabierrek  lagundu diezazuela Jesu Kristoren lekuko zintzo izaten. Amen.

BIDERAKO  OTOITZA

         Jaunaren deia jasotzeko pobre eta ahulak gara Gure ahulezia aitortuz, egin diezaiogun otoitz Jaunari Ebanjelioko hitzak erabiliz.

         San Pedrokin batera esaten dugu: “JAUNA, ZUK DENA DAKIZU:
            BADAKIZU MAITE ZAITUDALA” (Jn 21, 17).
-         Emakume Samariarrarekin batera esaten dizugu: “JAUNA, EMADAZU UR HORRETATIK, BERRIRO EGARRI  EZ  NADIN” (Jn 4, 15).
-         Santo Tomasekin batera esaten dizugu: “ENE  JAUNA  ETA  ENE  JAINKOA!”(Jn 20, 28).
-         Eta emakume Kanaarrarekin batera eskatzen dizugu: “ERRUKI  ZAKIZKIT, JAUNA, DABIDEN  SEME!” (Mt 15, 22).
-         Eta Pedrokin batera lakuan: “ALDE  NIREGANDIK,  BEKATARI NAIZ ETA!” (Lk 5, 8).
-         Jerikoko itsuekin batera eskatzen dizugu: “ERRUKI  ZAKIZKIGU, JAUNA, DABIDEN SEME” (Mt 20, 30).
-         Dizipuluekin, ekaitzaren erdian, esaten dizugu: “SALBA GAITZAZU, JAUNA! GALTZERA  GOAZ! (Mt 8, 25).
-         Pedrokin  batera esaten dizugu: “JAUNA, NORENGANA JOANGO GARA? ZUK BAKARRIK DITUZU  BETIKO  BIZIAREN  HITZAK” (Jn 6, 68).
-         Gaizkile onarekin batera eskatzen dizugu: “JESUS, OROIT  ZAITEZ NITAZ, ZURE  ERREINURA  IRISTEAN” (Lk 23, 42).
-         Erromatar ehuntariarekin batera: “EGIAZ, GIZON  HAU  JAINKOAREN  SEMEA ZEN” (Mk 15, 39).


LETANI  OTOITZA

Jesus  Jauna, zuk itsuak sendatu zenituen (Mt 11, 5; Mk 8, 22):
         - ARGI  GAITZAZU, JAUNA!
Jesus Jauna, zuk gor-mutuei ahotsa eta entzumena eman zenizkien (Mk 7, 31-37):
         - ENTZUN  IEZAGUZU, JAUNA!
Jesus Jauna, zuk Kafarnaungo elbarria sendatu zenuen (Mt 9, 1-8):
      - JAIKI  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk erromatar ehunkariaren zerbitzaria sendatu zenuen (Lk 7, 1-10):
-         LAGUN  IEZAIGUZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk emakume konkortua sendatu zenuen (Lk 13, 10-17):
-         LAGUN  IEZAIGUZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk Gerasako deabrutua libratu zenuen (Mk 5, 1-20):
-         LIBRA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk neska Kanaar  deabrutua libratu zenuen (Mt 15, 21-28):
-         LIBRA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk Lazaro berpiztu zenuen (Jn 11, 1-45):
-         BERPIZTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk Naingo alargunaren semea berpiztu zenuen (Lk 7, 11-16):
-         BERPIZTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk Jairoren alaba berpiztu zenuen (Mt 9, 18-26):
-         BERPIZTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zu hirugarren egunean berpiztu zinen (Mt 28, 1-10):
-         BERPIZTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk ura ardo bihurtu zenuen (Jn 2, 1-11):
-         ANTZALDA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk Mateo zergalaria  zure Apostolu egin zenuen (Lk 5, 27-29):
-         ANTZALDA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zuk Zakeo zergalari-burua zure jarraitzaile bihurtu zenuen (Lk 19, 1-10):
-         ANTZALDA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zu lakuko ur gainean ibili zinen (Mt 14, 22-5):
-         EMAGUZU  ZURE ADOREA!
Jesús Jauna,  zuk ekaitza baretu zenuen (Mt 23-27):
-         SENDO EZAZU  GURE  FEDEA!
Jesús Jauna, zure bataioagatik (Jn 1, 29-34):
-         SANTUTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zure barauengatik (Mt 4, 1-3):
-         SANTUTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zure otoitz-gauengatik (Lk 6, 12):
-         SANTUTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, zure Nekaldiko sufrimenduengatik (Mt 26 eta 27):
-         SANTUTU  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, emakume adulteriogileari eman zenion barkamenagatik (Jn 8, 1-11):
-         BARKA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, elbarriari eman Zenón barkamenagatik (Mk 2, 1-12):
-         BARKA  GAITZAZU, JAUNA!
Jesús Jauna, seme galduari egin Zenón harreragatik (Lk 15, 11-32):
-         ONAR  GAITZAU, JAUNA!
Jesús Jauna, gaizkile onari gurutzetik egin zenio promesagatik (Lk 23, 43):
         - EMAGUZU ZURE BETIKO BIZIA!


BIDERAKO  SALMOA  (26 Salmoa)

Jauna dut argi eta salbamen, nork ni beldurtu?
Jaunak dit bizia babesten, nork ni ikaratu?
Gaizkileek ni suntsitzeko asmoz erasotzen badidate,
beraiek, ene etsaiak, dira labaindu eta eroriko.
Guda-talde batek inguraturik ere, nire bihotzak ikararik ez;
nire aurka borrokan hasita ere, nik konfiantza galtzen ez.

Gauza bat diot Jaunari eskatu,
horixe bakarrik dut irrika:
Jaunaren etxean bizi nadila bizitza guztian,
Jaunaren edertasunari begira eta haren tenpluaren zaindari.

Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian,
bere etxolako txokoan ezkutatuko,
bere harkaitz gainera jasoko.
Horrela, burua tente eramango dut
inguratzen nauten etsaien aurrean.
Sakrifizioak eskainiko ditut haren etxolan poz-irrintziz,
kantatu eta soinua joko diot Jaunari.

Entzun, Jauna, dei degizut! Erruki nitaz eta erantzun!
Bihotzak esaten dit: “Ea, bila ezazu Jaunaren aurpegia”.
Zure aurpegiaren bila nator, bai, Jauna.

Ez gorde niri zure aurpegia!
Ez baztertu zure morroi hau haserrez,
zu baitzaitut laguntza bakarra!
Ez ni bertan behera utzi, ez zapuztu,
salbatzaile zaitudan ene Jainko horrek!
Aita-amek zapuzten banaute ere, Jaunak berekin hartuko nau.

Erakustazu, Jauna, zure bidea,
eraman nazazu bide zuzenetik, etsaiak ugari baititut.
Ez utzi ni etsaien gogara,
lekuko gezurtiak altxatu baitira nire aurka, indarkeria dariela.
Ziur nago ni: Jaunaren ontasuna gozatuko dut bizien lurraldean

Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen!
Itxaron Jaunarengan!


BIDERAKO  SALMOA  (Salmo 24)


Jauna, zuregana jasotzen dut bihotza.
Ene Jainko, zuregan dut konfiantza:
Ez diezadala uste horrek huts egin!
Ez daitezela etsaiak nitaz poztu!
Zuregan itxaroten dutenei ez die inoiz usteak huts egingo:
Bai, ordea, arrazoirik gabe baztertzen zaituztenei!

Azaldu niri, Jauna, zure bideak,
erakutsi  ni nondik ibiltzea nahi duzun.
Zuzen nazazu, zurekiko leial izan nadin.
Irakats niri, zu baitzara salbatzen nauen Jainkoa,
Zuregan itxaron dut etengabe.

Ekarri gogora, Jauna, zure errukia eta maitasuna:
betidanikoak dituzu.
Ez gogoratu, Jauna, nire gaztetako bekatuak
eta nire errebeldiak.
Gogora nazazu zure maitasunaz, zure ontasunari dagokionez.

Ona eta zuzena da Jauna,
eta bidea jakinarazten die bekatariei.
Apalak zuzenbidetik daramatza,
bere bidea erakusten die apalei.
Jaunak beti maitasunez eta leialtasunez jokatzen du
beraren ituna eta legeak gordetzen dituztenekin.

Zure izenagatik, Jauna, barka nire errua,
hain  handia den arren!
Jakinarazten dio Jaunak begirune dionari
zein jokabide behar duen hautatu.

Zoriontsu  biziko da
eta haren ondorengoak lurraz jabetuko.
Adiskidetu ditu Jaunak begirune diotenak,
ezagutarazten die bere ituna.
Jaunarengan ditut beti nire begiak,
nire oinak erortzeko arriskutik gordetzen baititu.

Itzul niregana eta erruki zakizkit,
bakarrik  bainago eta dohakabe!
Larritasunak hertsia dut bihotza,
atera nazazu estutasun hauetatik.
Ikus nire atsekabea eta pena,
barka nire bekatu guztiak.
Ikus zein ugari diren nire etsaiak,
zein gogor nauten gorrotatzen.
Gorde nazazu bizirik eta libratu !
Ez hutsik utzi nire ustea, zuregan baitut babesa !
Prestutasunak eta zuzentasunak zainduko naute,
zuregan itxaron baitut.    


GRAZIAREN  BEDERATZIURRENA

O T O I T Z A

         Zure irudiak erakarririk eta zure bitartekotzan uste osoa  dugunez, zuregana gatoz berriro,  san Frantzisko Xabier. Zurekin batera Jainkoari eskerrak eman nahi dizkiogu, zure bizitzaren erdigune eta zu garai berrietako apostolu adoretsu izatea nahi izan zuelako. Graziarik onena irits dezagula Jainkoagandik, guk ere bera bihotz-bihotzez maitatu dezagun eta, gure hitzaren eta bizitzaren bidez, zu bezala, Xavier, Kristoren lekuko zintzo izan gaitezen. Emaguzu, gainera, bederatziurren honetan eskatzen dizugun grazia berezia, Jainkoaren eta gure onerako baldin bada (Eskaria).
(Aita gurea, Agur Maria eta Aintza).

SANTUAREN  OTOITZA

         Jainko betiereko eta gauza guztien Egile: Oroit zaitez, zuk sortuak izan direla jentilen arimak zeure antz eta irudira. Oroit zaitez, zeruko Aita, zure Seme Jesu Kristok, bere odola  eskuzabalki isuriz, haien alde sufritu zuela. Ez dezatela denbora gehiagoz zure Semea gutxietsi, baizik Santuen eta Elizaren otoitz eta erreguz bareturik, oroit zaitez zure errukiaz. Eta haien idolatria eta fedegabetasuna ahazturik egizu, ezagutu dezatela zuk bidali zenuen Jesu Kristo zure Semea; Kristo baita gu denon osasuna, bizia eta  piztuera. Kristogatik izan gara libratuak eta salbatuak. Kristori aintza gizaldi eta gizaldietan. Amen.

AZKEN  OTOITZA

         Gure Jaun eta Jaungoikoa: Zuk nahi izan duzu, herrialde askotan zure izenaren berri izan zezaten san Frantzisko Xabierren bidez. Emaguzu haren apostolu-ardura adoretsua eta egizu zure Elizak aurki dezala bere poza herrialde guztien ebanjelizatze-misioan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Amen.